Queso Aia
Kostaldea Getaria   Orio   Zarautz   Aia   Zumaia
cas 
eus 
eng 
fra 
Kostaldeakostaldea.eu

Aiako gazta

Aia zer den esateko kolore bat hautatu beharko bagenu, berdea aukeratuko genuke, baso, zuhaizti eta larreen berdea. Aia, azalera aldetik, Gipuzkoako udalerririk handienetakoa da (56 km2) eta bertan dago Pagoetako Parke Naturaleko sarrera nagusia. Berde hori, larreetan dabiltzan artaldeen zuriekin nahasten da, edo urrunera begiratu eta itsasoaren urdinarekin. Ez da harritzekoa inguru horretan ibilitako ardien esnearekin egindako gazta, artisau erara eta ahalegin betean egindakoa, maila gorenekoa izatea.

Gazta fermentazioaren miraria da. Isabel Allendek behin esan zuen gazta esnea dela, bakteriekin, eta beste guztia ilusioa baizik ez dela. Arrazoi! Horixe da: esne gordin edo pasteurizatuari (ardi, behi nahiz ahuntzaren esneari) gatzagia (arkumearen sabeleko enzima) eta azidotzea eragingo duten hainbat bakteria eransten zaizkio (lactococcus, lactobacillus, streptococcus). Horrela, laktosa fermentatu egiten da eta esnearen azukrea azido laktiko bihurtzen da (eragile horretatik bereizten da mami solidoa eta suero likidoa). Aiak maila goreneko lehengaia du, izan ere, esnearen kalitatea izaten da honako hauen araberakoa: ardi arraza, genetika, elikadura, edaten duten uraren kalitatea, jaten duten belarraren kalitatea, zaintzeko modua...

Gazta elikagai aberatsa da: proteinak, grasa, kaltzioa, selenioa eta bitaminak. Gozamen hutsa, ogi onarekin, besterik gabe. Edo, antxoa batzuekin eta ardo zuriarekin lagunduta. Eta, zer esanik ez, intxaurrekin eta irasagar-gozoarekin, sagardotegietan ohitura denez.

Esperientzia

Aiako gazta. Bisita librea.

Aian ardi gazta da ezaguna, batzuk Idiazabal jatorri izendapenekoak, baina behi eta ahuntz gazta ere kalitate gorenekoa egiten da.

Bisitatu daitezkeen gaztandegiak eta baserriak. Non erosi gazta Aian. Aldez aurretik deitzea beharrekoa da:

- Lokate gaztak 943 890 715
- Orortegi gaztak 943 830 804/656 773 368
- Ramón Lizeaga gaztak 652 643 844
- Agerre-Buru gaztak 943- 834 201/ 607 189 442
- Maintzelai gaztak 943- 835 617/619 742 539.

  • Aia

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.