Kostaldea Getaria   Orio   Zarautz   Aia   Zumaia
cas 
eus 
Kostaldeakostaldea.eu

Agorregiko burdinola eta errotak - Bisita gidadutak

Pagoetako Parke Naturalean ingurune naturalaren eta giza ingurunearen arteko oreka islatzen da. 2.860 ha-ko azalera hartzen du, zati handiena Aiako udalerriaren barnean eta gainontzekoa, Zarautz eta Zestoaren artean banatzen da. Bere izena 678 m-ko altuera duen Pagoeta mendiari zor dio.

Parkea ezagutzen hasteko, egokiena Iturraran Parketxera gerturatzea da. Bertan, behar bezala informatu eta laguntzen baitzaio bisitariari. Hortik aurrera, bakoitzak dituen lehentasunen arabera, erakusketa, natura, ondare edo mendi-ibilaldien eskaintzaren artean aukeratu ahal izango du.

AGORREGIKO BURDINOLA ETA ERROTAK

Agorregiko burdinola eta errotak Iturraran Parketxetik hurbil ditugu. Bertara heltzeko Iturrarango aparkalekutik (Koordenadak: X 568369, Y 4789093) edo Manterola baserritik (Koordenadak X 569108, Y 4789747) har daiteke oinezko bidea.

XVIII. mendean berreraikitako instalazio hidraulikoari jarraituz zaharberritu zituen Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Sailak eta gaur egun martxan ikusi daiteke.

Euskal Herrian Erdi Aroaz geroztik erabili izan da ura energia sortzeko. Agirietan jasota dagoenez garai hartakoa izango zen Agorregiko burdinola, Laurgaingo jaurerrikoa; aurreneko datuak XV. gizaldikoak ditugu. Burdinola nagusia zen eta bertan burdina lortzen zen, gero burdinola txikietara eraman eta lantzeko. Lanerako lehengaiak burdin harria, egur-ikatza eta erreketako ura ziren. Errotetan berriz, gari edo arto alea xehetuz irina lortzen zen.

Agorregiren originaltasuna uraren aprobetxamendurako sisteman datza. XVIII. mendean egindako zaharberritze lanetan antepara edo ur-deposituak altuera ezberdinetan mailakatzen dituzte, ur berdina behin eta berriz erabiltzeko aukera lortuz eta ur arazoak konponduz.



Iturraran parketxea

- Tel: 943 83 53 89
- iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

Bisita gidatuak - ordutegia:

- Urtarrilaren 1etik otsailaren 28rarte: itxita
- Aste Santua: bost egunetan irekieta, apirilaren 13tik apirilaren 177rarte, biak barne.
- Martxotik Ekainera: igande eta jaiegunetan zabaltzen da
- Uztaila eta Iraila: larunbat, igande eta jaiegunetan zabaltzen da
- Abuztua: ostegunetik igandera zabaltzen da. Abuztuaren 10an itxita, herriko jaiak direla eta.
- Urriaren 1tik abenduaren 8rarte: igande eta jaiegunetan zabaltzen da
- Abenduaren 9tik abenduaren 31rarte itxita

OHARRA: Irekiera egunetan ordutegia 11:00tik 13:00tara da. Bisita gidatua beti 11:30tan eta hau aurrera doan einean jartzen dira funtzionamenduan bai errotak eta baita burdinola ere

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.