Kostaldea Getaria   Orio   Zarautz   Aia   Zumaia
cas 
eus 
eng 
fra 
Kostaldeakostaldea.eu

CRISTOBAL BALENCIAGA: MODA ETA ONDAREA

 2018. urtean –Ondarearen Europako urtea– 50 urte beteko dira goi-mailako joskintzako maisuak, 1968an, erretiroa hartu zuenetik. Aukera paregabea da hausnartzeko zer ondare-balio duen Cristóbal Balenciagaren obrak, haren erakustokiak eta Parisen, Madrilen, Bartzelonan eta Donostian zituen lantegiak itxi ondoren.

Hori da Cristóbal Balenciaga, moda eta ondarea erakusketaren abiapuntua. Balenciagaren sorkuntza-lanek kale eta aretoetan jendearen gorputzak janzteari utzi diote, eta artxiboak, galeriak eta museoak betetzera igaro dira. Gorputzak edertzeari utzi diote, eta piezek bere horretan duten edertasuna miresten da orain. Moda-aldizkarietako azaletan egoteari utzi, eta arte aldizkarietara jauzi egin dute; esklusibotasun patina galdu dute, eta eskuragarri bihurtu dira jende guztiarentzat, maila soziala edozein dela ere.

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.