Kostaldea Getaria   Orio   Zarautz   Aia   Zumaia
cas 
eus 
eng 
fra 
Kostaldeakostaldea.eu

Naturguneak, Zarauzko altxor handia

Zarautz hondartza baino zerbait gehiago da. Balio handiko naturguneak ditu eta hori, dudarik gabe, altxor handia da herriarentzat

Herriko zoko eta bazter askotan paisaia ikusgarriak aurkituko ditugu, biodibertsitate handia dutenak, gainera. Horietako asko gune txikiak dira, ahaztuta ditugunak, asko eta asko. Beste batzuk, berriz, Babestutako Biotopoaren izenpean babestuta ditugu.
Eta toki horiek ezagutu, zaindu eta gozatzeko aukera daukagu.
Plan ezin hobea udazken honetarako!
Zarautz hiru gune naturalez inguratuta dago: Garate-Santa Barbara, Pagoetako Parke Naturala eta Iñurritzako Biotopoaz. Hirurak daude sartuta  NATURA 2000 SAREAN, hau da, Europa mailan babestu beharreko guneen sarean.
-Garate-Santa Barbara: gune hau babesteko arrazoi nagusia bertako artelatza da (Quercus Suber). Han eta hemen, beste zuhaitz mota batzuen artean agertzen da artelatza, erkidego honetako espezie berezi hau.
-Iñurritzako biotopoa: kostaldeko gune honetan dunak eta padurak dira elementu nagusiak. Naturgune honetan oso balio handikoa da natura, gune hauetan bizi den flora berezia delako, batez ere, kostaldeko hondartzetako flora.  Aldez aurretik eskatuta, bisita gidatuak egin daitezke bai biotopora bai Talaimendira.
-Pagoetako Parke Naturala: basoak dira Pagoetako elementu garrantzitsuenak (hariztiak, pagadiak...). Baso horiek, inguruko baserrietako zelai eta larreekin batera, Atlantikoko bailaretako paisaia berezi hori sortzen dute. Parkean Interpretazio Zentroa bisita daiteke, eta baita zaharberritu duten burdinola ere.

Informazio gehiago nahi izanez gero:
www.turismozarautz.com

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.