Besugo Orio
Kostaldea Getaria   Orio   Zarautz   Aia   Zumaia
cas 
eus 
eng 
fra 
Kostaldeakostaldea.eu

Bisigua Orio estilora

Orio eta itsasoa bat dira. Horren erakusgarri da garaipen zerrenda ikusgarria duen trainerua eta herriari ospea eman dion itsas tradizioa. Hainbat mendetan zehar, duela hamarraldi batzuk arte bisigua erruz sartzen zen Oria ibai-ahoan barrena. Itsasontzien itzuleran antxeta eta ubarroiak itsasontzien alde banatan, itzulerako bidean lagun. Garai batean bisigua Gaztelara bideratzen zuten, arrieroen bidez, edo kontserbagintzara, eskabetxean jartzeko. Azken hamarraldietan, ordea, "Orio estilora" prestatutako bisiguak izan du ospea eta oihartzuna. Bisigua prestatzeko modu erraz eta zaporetsua, inon bada. Olio, baratzuri, piper eta ozpin pixka bat, ez da besterik behar. Eta emaitza, paregabea: berez bikaina den produktua, bisigua, aipatutako produktu horien ñabardurekin gozatua, brasaren beroan, parrilleroaren maisutasunez. Gastronomian adituenak direnek ere goratzen dute: usain sarkorra, bisigu eder baten testura...

Nola prestatzen da bisigua "Orio estilora"? Bisigu eder bat hartu, ahal bada emea, ezkatak eta barrenak kendu eta garbitu. Olioz igurtzi, gatza bota eta parrillan jarri, zuzenean. Itxita erretzen da, zaporeak hobeto gordetzeko eta samurragoa egoteko eta itxura aldetik haragia zuriagoa geratzeko. Parrillan egin ondoren, behetik gora ireki behar da, liburu bat balitz bezala, eta ozpina eta olio errea bota, baratzuri xerratu eta piperminarekin. Emaitza are eta hobea izateko, ozpina, olio errea eta bisiguari sortutako zukua zartagin batean eduki daiteke tarte labur batez, murrizten,  gainetik bota aurretik. On egin!

Jakingarriak
Uztailean Bisiguaren Festa egiten da Orion. 500 bisigutik gora prestatzen dituzte festa horretan.

Esperientzia gastronomikoa

Etorri,ikusi eta ezagutu bisigua Oiro estilora prestatzeko sekretu guztiak, gure erretegietako sukaldari maisuen eskutik. Esperientzia ahaztezina: errezeta honen historia eta jakingarriak, usainak, zaporeak eta, jakina, bisigua probatzeko aukera, txakolinarekin lagunduta.

Eguna: ostiraletan, urte osoan.

Ordua: 13:00-14:00

Non: erreserba garaian konfirmatuko da.

Prezioa: 25 € helduak, 15 € 12 urtetik behera. Bisigu eta txakolin dastaketa sartuta.

Info gehiago eta erreserbak: Orioko turismo bulegoa. 943 83 55 65. Kontsultatu hemen.

 

  • Besugo-1
  • Besugo-2

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.