Kostaldea Getaria   Orio   Zarautz   Aia   Zumaia
cas 
eus 
eng 
fra 
Kostaldeakostaldea.eu

Erlazionatutako estekak

Ibilbidearen 7 etapetatik 5 Kostaldetik igarotzen dira.

Donejakue bidea

Bide Frantsesaren ostean ibilbide luzeko biderik jarraituena da Kostaldeko Bidea –edo Iparraldeko Done Jakue Bidea–. Horrez gain, historialari askok diotenez, Done Jakue Biderik antzinakoena da berau. IX eta X. mendeetan, Gipuzkoa eta Gaztela arteko komunikabideak hobetu gabe zeudenean, erromesek aukera hori hautatzen zuten. Kostaldeko desnibelak eta Gipuzkoako ibaien (Oiartzun, Urumea, Oria, Urola eta Deba) bokaleetako bide-mozketak gainditu behar izaten zituzten arren, handik jarraitzen zuten.

Kostaldeko ibilbidean barrena, itsasoko paisaiaz gozatzeaz gain, mendi txikietan eta herrietan zehar txangoak egin ditzakegu, Gipuzkoa Kostaldeko eskualdeak ezagutzen ditugun heinean.

Hondarribian hasita, Gipuzkoako itsaso eta mendietako paisaia bikainenak ikus daitezke. Mutriku marinel-herri ederrean amaitzen da, erromesak Bizkaia aldera abiatu aurretik.

  • Camino de Santiago
  • Camino de Santiago
  • Camino-Santiago-etapa-2

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.