La parrilla
Kostaldea Getaria   Orio   Zarautz   Aia   Zumaia
cas 
eus 
eng 
fra 
Kostaldeakostaldea.eu

Parrilla

Parrilla, sua, brasaren beroa, tamainako brasa. Okela edo gure portuetara sartutako itsaski eta arrainak zain. Hor hasiko da gurera bazkaltzera edo afaltzera datorrenaren esperientzia ahaztezina. Erretegia, burdinazkoa, argia, brasa eta jakiek inguruan barreiatzen duten usaina, sabelaldea iratzartzeraino. Hori da Urola Kostan, kalean bertan, duzun ikuskizuna: ikusmena, usaimena, dastamena… Izan ere, gurean parrillak ez daude erretegi edo jatetxearen barruan, baizik eta kalean bertan, jatetxearen hormari itsatsita, espaloian bertan. Gure herrien paisajearen parte dira. "Parrilleroa" brasa eta jakiak zaintzen, herritarrak eta bisitariak paseoan, batek hau esan, besteak hura erantzun... Eta hori guztia usain bereizgarrienean barreiatzen da inguruko zoko bazter guztietara.

Zergatik ordea kalean? Itxuraz, garai batean ostatuek aukera ematen zieten arrantzaleei beren kontsumorako zen arraina bertan prestatu eta jateko, edariz ondo bustita. On egin!

Jakingarriak
Juan Sebastián Elcanok (1526an hil zen) testamentuan herentzia gisa “burdinazko bi parrilla” utzi zituen. Diotenez, Getarian lehendabizikoz legatz kokotea parrillan jarri zuten zopa egiteko beste guztia erabili eta nolabait aprobetxatzeko.

  • Parrila-1
  • Parrila-2
  • Parrila-3

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.