PRIBATUTASUN POLITIKA

PRIBATUTASUN POLITIKA ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

Uztailaren 11ko 34/2002 Legearen, informazioaren gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzkoaren 10. artikuluak ezarritakoa betetzeko, UROLA KOSTAKO UDAL ELKARTEAK, eu.costavasca.org webgunearen titularra denez, aipatutako araubideak eskatzen dituen identifikazio datuak ematen ditu ezagutzera:

Erakundearen izena: UROLA KOSTAKO UDAL ELKARTEA
IFZ: G20392064
Erakunde mota: tokiko administrazio publikoa, mankomunitatea, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako Udalek osatua
Posta elektronikoko helbidea: idazkaritza@urolakosta.org
Helbidea: Urdaneta bidea 6, Zarautz

Informazio honen xedea da kostaldea.eu dominio-izenarekin argitara emandako webgunea erabiltzeko baldintzak, erantzukizun mugak eta eskubideak arautzea. Erabiltzaileek baldintza horiek bere egiten dituzte eta betetzeko konpromisoa hartzen dute.

ERABILTZEKO BALDINTZAK

Webgunea erabiltzeak webgunearen erabiltzaile izatea dakar eta horrek lege-oharrean ezarritakoa, pribatutasun politikan ezarritakoa eta erabiltzeko baldintzak onartzea. Erabiltzailea baldintza horiekin ados ez badago, ez du webgunea erabiliko. Erabiltzailearen betebeharra da webgunea eta bertako edukiak erabiltzea lege-oharrean eta webguneko bestelako oharretan adierazitako moduan eta oro har onartzen ditugun elkarbizitza eta ohitura zuzenen arabera. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webguneko edukiak besteren eskura ez jartzeko, ez zabaltzeko eta inori ez transmititzeko , hala nola: informazioa, testuak, datuak, edukiak, mezuak, grafikoak, marrazkiak, soinu edota bideo fitxategiak, argazkiak, grabazioak, softwarea, logotipoak, markak, ikonoak, teknologia, estekak, diseinu grafikoa, iturri kodeak eta erailtzaile gisa webgunean eskura ditzakeen bestelako materialak (zerrenda hau ez da mugatzailea).

JABETZA INTELEKTUALA

Webgunean agertzen diren marka, izen komertzial eta ezaugarri bereizleak, edozein eratakoak direla ere, UROLA KOSTAKO UDAL ELKARTEAREN jabetzakoak dira, edo eta, kasuan kasu, baimena eman duten beste batzuena. Ondorioz, webgunera sartu eta edukiak erabiltzeko aukera izateak ez dio erabiltzaileari ematen marka, izen komertzial eta ezaugarri bereizle horien gaineko inolako eskubiderik. Halaber, erabiltzaileak ez du izango eduki horiek dituzten edo izan ditzaketen ustiatzeko eskubiderik. Horrenbestez, erabiltzaileek ez dute eskubiderik inola ere, marka, izen komertzial eta ezaugarri bereizle horiek eta beren eskubideak eskuratzeko edo erabiltzeko, eskubide horien legezko titularrarengandik idatziz eskubide horiek eskuratu ezean.