Kostaldea Getaria   Orio   Zarautz   Aia   Zumaia
cas 
eus 
eng 
fra 
Kostaldeakostaldea.eu

Ezagutu gaitzazu

Kostaldea Euskal HerriaKostaldea mapa

Bakoitzak berariazko nortasuna duela, Zumaiak, Getariak, Zarautzek, Aiak eta Oriok osatzen dute Gipuzkoako kostaldeko zatirik biziena.

Zumaia, Getaria, Zarautz, Aia eta Orio herrien kokapena lerro batean irudikatuta Zumaiari buruzko informazio gehiago ikusi Getariari buruzko informazio gehiago ikusi Zarautzi buruzko informazio gehiago ikusi Aiari buruzko informazio gehiago ikusi Oriori buruzko informazio gehiago ikusi

Zumaian egiten du bat itsasoarekin Urola ibaiak; Orion, berriz, Oriak. Ibai horien ahoen artean, eskualde bizi-bizia da Urola Kosta. Ez da gero erraza gainerakoak baino erakargarriagoak diren tokiak hautatzea... Kostaldeko lau herriak ezagutzea eta gehien asebetetzen gaituena aukeratzea izango litzateke, hortaz, gure gomendioa.

Baliteke hondartzak eta museoak binaka dituen Zumaia izatea. Baliteke, gainera, itsaslabar arteko hondartza ederrena Itzurungoa izatea Gipuzkoako hondartza ederrena. Edo, akaso, Elkano itsasgizonaren eta Balenciaga jostunaren jaioterri izandako Getaria, xarmagarriak baitira portua eta "Getariako sagua". Zarautz hautatuko dute askok, Gipuzkoako herri turistiko nagusietakoa, hondartza luzeena eta ikusteko ugari dituena. Eta zergatik ez maldan gora doazen kaleak dituen Orio?

Bata edo bestea aukeratu, denak hautatzerik ere badago, noski-parrillan erretako arrain aparta eta Getariako txakolina dastatzeko arazorik ez dugu inon izango. Itsasertzeko paisaia urdinen ordez natura berdearen aldeko hautua ere egin daiteke Pagoetan (Aia).

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.