Kostaldea Getaria   Orio   Zarautz   Aia   Zumaia
cas 
eus 
eng 
fra 
Kostaldeakostaldea.eu

Gure espezialitateak

Kantauri itsasoa bere magalean dauden herrialde eta lurren aberasgarri da. Hontaz berehala konturatu ziren bertako eta kanpoko prestigiozko sukaldari asko eta honen fruitu izan dira jatetxeek eskeintzen dituzten kalitatezko platerak. Hauetatik anguratsuenetakoa, arrai eta itsaskiekin eginiko sukaldaritza.

Bisitariek jaki osasungarri eta anitzak dasta ditzakete. Zentzu guztien gozagarri, parrilan eginiko arrain zaporetsua gomendatzen dugu. Bere usainak plateraren dastaketan parte hartzen du, jada mahaiean eseri baino lehenagotik.

Euskal gastronomiaren ikonoetako bat pintxoa da. Nahitaezko esperientzia batean bihurtu da azken denboraldian kostaldea bisitatu nahi duen ororentzat. Miniaturazko sukaldaritza honetako artelan hauek armonia perfektuan egiten dute bat itsaso nahiz lehorrarekin, sormen handiko jaki zaporetsuak lekuko utziz.

Txakolina, bertako ardoa, gure jakiez gozatzeko lagun paregabea da. Salda txuria da, fresko eta arina, apar pittin bat eta azidotasun ikutuarekin. Getariako Txakolina izeneko Jatorrizko Deituran ekoiztua, txakolinik hoberenetakoetan sailkatu dezakegu.

Kostaldeak klima eta baldintza onak ditu baratzeko barazkiak lantzeko. Produktu hauen kalitatea edozein azoketan egiazta dezakegu. Esnekiek ere tradizio handia dute gure lurraldean, euskal produktu tipikoak diren gazta eta mamia nabarmenduz. Belar txekorraren haragiak, inguruko mendietan haziak, esne arkumeak edo baserriko oilaskoak osatzen dute bertako dieta.

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.