Txakoli
Kostaldea Getaria   Orio   Zarautz   Aia   Zumaia
cas 
eus 
eng 
fra 
Kostaldeakostaldea.eu

Getariako txakolina

Katraponako pasabidean barrena Salbadore Deunaren elizaren azpitik igaro eta Getariako moilara hurbiltzen zarenean, mendez mende itsasoratu direnen ametsak eta haien zain geratzen zirenen sentipenak etorriko zaizkizu gogora. Kantauri Itsaso harroak eman dio nortasuna Getariari. Nortasun horren erakusgarri da 1476 inguruan munduari lehen bira eman zion Juan Sebastian Elcano  entzutetsua. Marinel horren ospea berdintzen ari da, ordea, txakolina, Euskal Herriko ardorik ezagunenetakoa, jatorrizko deiturako ardorik zaharrena. Getariako Txakolina Jatorrizko Deitura 1989an sortu zen eta, gaur egun, 31 upeltegi eta 150 mahastizain ditu. Orotara 402 mahasti hektarea lantzen dituzte eta horien %91 kostaldean daude. Mahastizainen, ekintzaileen eta administrazioen lankidetzari esker du Getariako Txakolinak gaur duen ospe eta tamaina, izan ere, XX. mendeko 80ko hamarraldian 21 mahasti hektarea baizik ez ziren lantzen (hiru Zarautzen eta gainerakoak Getarian). Aurreko mendean, aldiz, 250 mahasti hektarea zeuden eta, beraz, esan genezake berreskuratzeko lan aipagarria egin dela.

2015eko uztarekin 2.563.519 litro egin dira. Urteko ardo zuria, gaztea, aromatikoa, fruta zaporekoa, fina, edan erraza. Nortasun berezia du, karbonikoaren txinparta alaiak ematen diona, irakinaren ondorioz. Bete-betean ezkontzen da pintxo, arrain eta itsaskiekin. Jatorria antzinako garaietan duen txakolina produktu naturala da, hondarribi zuri mahatsaren muztioa irakinez sortzen dena. Jean Anthelme Brillat-Savarin ospetsuak esan zuenez, ardoa da edarietan atseginena, mundua mundu denez, Noek mahastiak landatu, Bacok mahatsari zukua atera...

Berezko ezaugarri duen garraztasun-puntuarekin, gaur txakolinak une gozoak bizi ditu, izan ere, eskaria gero eta handiagoa da eta ospea irabazi du munduan barrena. Baina non gozatu txakolina Getarian baino hobeto? Dastatu egindako lekuan bertan, mahastien ondoan, bertako tradizioan, bertako jakiekin lagunduta, ezaugarri organoleptiko guzti-guztiak bete-betean. Ez galdu txakolina Getarian dastatzeko aukera, ez eta hainbat plateretan osagai gisa eskaintzen duen aberastasuna ere.

Jakingarriak
Getariako Txakolina Jatorrizko Deiturako upeltegietatik 12 Getarian daude, beste 7 Zarautzen eta 3 Aian. Txakolin beltza eta aparduna ere egiten dituzte.

 

Esperientzia
"Txakoliñaren ibilbidea"

Eguna: hilaren 1. eta 3. igandea (06/19 - 09/18)
Ordua: 11:00
Hasiera puntua: Elkano Txakolindegia
Prezioa: 25€ (<12 haurrak 15€)

Pintxo eta txakolin dastaketa prezioan sartuta

 Informazioa eta erreserbak: Egutegia kontsultatzeko eta erreserba egiteko klikatu hemen

  • Getaria-1
  • Getaria-2
  • Getaria-3
  • Getaria-4

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.