Kostaldea Getaria   Orio   Zarautz   Aia   Zumaia
cas 
eus 
eng 
fra 
Kostaldeakostaldea.eu

Sagardoaren Kultura

Sagardoa mendez mende gure herriko elikaduraren sustengu izan da, eta gure kulturaren zati handi bat sagardoari zor diogu. Milaka urte baditu sagardoak Euskal Herri osoan, idatzi, kontratu, toponimia eta abar zaharrenek erakusten diguten moduan. Sagarrondoek jantzi izan dituzte gure mendiak urte luzeetan eta gure instituzioek oso kuttun babestu izan dituzte zuhaitz hauek eta sagardoa bera, herrialde desberdinetako Foru Arauetan eta herri desberdinetako arauetan biltzen den moduan, sagarrondo bat hausten zuena urkatzeraino.

Eta historiari begira jarriz gero, itsasoari lotua dagoen Euskal Herriaren urrezko aroan, sagardoa izan zen marinelen eta lehorreko industria guzti horren edari bakarra. Bakailaotan eta baletan Ipar Atlantiko osoan zebiltzan arrantzontzietan eta gero, Ameriketako bidea egiten zuen ontzi euskaldunek sagardoa zuten edari. Marinel bakoitzarentzako eta eguneko bi edo hiru litro sagardo behar ziren. Sagardoari esker, eskorbuto beldurgarriak ez zituen marinel euskaldunak izutzen. Itsasontzi hauen bidez saltzen zen gure burdin sonatua, eta behar ziren gaiak kanpotik ekarri. Euskal Herriak bizi izan zuen  XVI-XVII mendeetako urrezko garaiko  gizarte industrial, merkatari eta hiritarra ezinekoa litzateke sagardorik gabe. Izugarrizko sagardo premia hura asetzeko sortu ziren sagardoa egiteko makina erraldoiak ziren dolare baserri gotikoak.

Gure klimari esker sagastia oso ondo bizi da hemen, eta sagardoa ez ezik gauza asko egin izan da sagarrarekin, muztio, konpota… joko haundia ematen zuen eta du sagarrak.

Euskal Herriko urrezko aroa gainbehera etorri zenean egin zuen behera sagardo produkzioak, eta sagastien zainketa masibo horrek. Baina, poliki-poliki suspertzen ari den sektore bat da sagardotegiena, berriro ere milaka urtean hain errotua egon den usadio eta edari hau, jendearen esku jartzeko lanean ari dena. Azken urteetan aurrerapauso handiak eman dira, bertako sagar motak berreskuratu eta produktuaren kalitatea bilatzen.

Beraz  gogoratu, sagardoa edaten dugunean ez gara edari freskagarri soil bat edaten ari, gure herriaren Kultura eta historiaren parte den edaria ari gara edaten, baserriari ez ezik itsasoari eta hiriari erabat lotua egon den edaria.

Sagardotegi lista ikusi

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.