Kostaldea Getaria   Orio   Zarautz   Aia   Zumaia
cas 
eus 
eng 
fra 
Kostaldeakostaldea.eu

Erlazionatutako estekak

  • Pagoetako Parke Naturala
    Giza-inguru eta inguru naturalaren arteko oreka.
    www.aiapagoeta.com

Aia Zumaia Getaria Zarautz Orio aia

Aia

Itsasora begira dagoen eskualdean egon arren, Pagoetako Parke Naturalerako atetzat har daitekeen Aiak kontrapuntu berdea jartzen dio itsasoari lotutako herriak -Zarautz, Orio- nagusi diren inguruari.

"Aian ez dago udal arazorik" zioen titularretan, 60ko hamarkadan, herriari buruzko erreportaje batek. Aian nagusi den lasaitasuna azpimarratu nahi zuen, antza, lasaia baita erabat baserri sendoz, mendi leunez, auzune txikiz eta baseliza zaharrez osatutako herria.

Orio eta Zarautz artean GI-2631 errepidea hartu ondoren, Oria ibaiaren zenbait ibaiadarren haran lasaiarean sartuko da bidaiaria, kostaldetik gehiegi urrundu gabe betiere. Altzola, Etxetaballa, Arrutiegia, Laurgain, Urdaneta, Andatza, Iruretaegia, Olaskoagaegia, Elkano eta Santio Erreka dira Aiak paisaia berdean sakabanatuta dituen auzoak. Ugariak dira inguru horietan baseliza txikiak eta monumentu megalitikoak. Hirigunean, berriz, San Esteban parrokia da eraikin nagusia.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1982an Parke Natural izendatu zuen Pagoetako paraje bikainerako sarbidea Aian dago. Naturaren eta paisaiaren aldetik dituen balioez gain, Pagoeta mendiaren inguruan hedatzen den parkean industriaurreko ondarea berreskuratzen ere ahalegin handia egin da. Zenbait errota hidraulikorekin batera, Agorregiko burdinola zaharra jarri dute berriz martxan. XIV. mendeko Iturraran baserria, berriz, Parkeko Interpretazio eta Informazio Zentro bilakatu dute. Lorategi botaniko bikaina du inguruan baserriak.

  • AIA---PAGOETA-PARKEA
  • AIA---PANORAMIKA-1
  • AIA---ALDE-ZAHARRA
  • AIA---AGORREGI

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.