Kostaldea Getaria   Orio   Zarautz   Aia   Zumaia
cas 
eus 
eng 
fra 
Kostaldeakostaldea.eu

Erlazionatutako estekak

Getaria Zumaia Getaria Zarautz Orio aia

Getaria

Juan Sebastian Elkano itsasgizona eta Cristobal Balenciaga jostuna. Txakolina eta arrain-erretegiak. Badu zerbait Getariak horren txikia izanik horrenbeste pizgarri eskaintzeko.

Itsasoan barneratzen da San Anton mendia, 'Getariako arratoia' deritzona, herriko portua babestuz. Erdi Aroan, herriko armarrian gelditu den balearen bila abiatzen ziren ontziak portu horretatik. Arrantzarako zein defentsarako erabili izan da portua mendeetan zehar, eta gaur egun kirol portu ere bada. Aspaldikoa eta sakona da Getariak itsasoarekin duen lotura. Arrain erre usain tentagarria darie herriko kaleei, eta ospe handiko itsasgizon bati eskainitako monumentuak egiten die harrera bisitariei. Getarian jaiotako Juan Sebastian Elkano izan zen, hain zuzen, mundua zirkumnabigatu zuen aurrenekoa. Oso bestelakoa izan zen beste getariar ospetsu bat, Cristobal Balenciaga, printzesak eta zinemako izarrak jantzi zituen jostuna. Erakusketa iraunkor batek gordetzen du Balenciagaren oroitzapena Getarian, Balenciaga museoa. Erdi Aroko hiriguneko altxor nagusia Salbatore Deunaren eliza da, balio historiko eta artistiko handia duen monumentu nazionala. Bertan sortu zen 1397 urtean Gipuzkoako Ermandadea, Lurralde Historikoaren hazia. Hiriguneko kaleetan eta portuan barrena ibili ondoren, herriko bi hondartzak ditu aukeran bisitariak: Malkorbe eta Gaztetape. Inguruetako landa-giroko auzoetara hurbiltzerik ere badu; ugari dira paraje berde horietan Getariak berezkoa duen txakolina egiteko erabiltzen den mahatsa ematen duten mahastiak.

  • getaria-1
  • getaria-2
  • getaria-3

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.