Kostaldea Getaria   Orio   Zarautz   Aia   Zumaia
cas 
eus 
eng 
fra 
Kostaldeakostaldea.eu

Erlazionatutako estekak

Zumaia Getaria Zarautz Orio aia

Orio

Itsasadarrak eta itsasoak margotzen dute urdinez Orio. Horia, berriz, hondartzak eta arraun taldeak ematen diote. Kirola egiteko nahiz arraina dastatzeko da egokia Orio.

Hasiera batean, Donostia-San Sebastiani atxikitako portua baino ez zen Orio. Bertan eraikitako Bariko San Nikolas parrokiak, berriz, kostaldeko bidea hautatzen zuten Santiagorako erromesak hartzen zituen. Berehala egin zen, ordea, bere buruaren jabe, arrantzari lotutako herri bilakatuz.

Oria ibaiaren bokalean dago 5.000 bat biztanle dituen Orio, arrantza-portua hartzen duen itsasadarraren eta kostaldeko mendi leunen artean. XII. mendeko hirigune historikoa -Goiko Kale- San Nikolas elizatik Toursko San Martinen baselizara doan bidearen arteko eremu malkartsuan sortutako kaleek osatzen dute. Ugariak dira Orion Santiago bidea gogora dakarten toki eta erreferentziak. Ezinbestean garatu behar itsasora begira dagoen Orion arraunketarako zaletasuna.

Zaletasuna baino, erabateko grina da arraunketa Orion. Herriko balkoi guztietan bandera eta pankarta horiak ikusten badituzu, estropada-denboradi betean zauden seinale. Horia da, hain zuzen, herriko traineruaren kolorea.

Itsasadarrak itsasora eta Antillako hondartzara darama. Oso ondo hornituta dago hondartza, eta kanping bat du ondoan. Mendiak, itsasadarrak eta itsasoak bat egiten dutenez, kirol modalitate ugari egin daitezke Orion.

  • ORIO---galerna-1-(FILEminimizer)xx
  • talasoterapia-aisia-orio-1

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.