Kostaldea Getaria   Orio   Zarautz   Aia   Zumaia
cas 
eus 
eng 
fra 
Kostaldeakostaldea.eu

Erlazionatutako estekak

  • Geoparkea
    Euskal Kostaldeko Geoparkeak ondare geologiko, paisajistiko eta kultural aberatsa du eta benetako aurkikuntza bidaia eskaintzen digu, denbora geologikoan eta gure historian barrena ibilaldi erakargarria eginez.
    www.geoparkea.com
  • Zumaia Turismoa
    Kantauri plaza 13
    20750 ZUMAIA
    943.143.396
    www.zumaia.eus/turismoa

Zumaia Getaria Zarautz Orio aia

Zumaia

Bi ibai, bi hondartza, bi museo,... Inguru natural ikusgarrian dagoen Zumaiak emozioak ere bikoiztu egiten ditu.

Kostaldeko herri xarmagarria da Urola eta Narrondo ibaien bokalean dagoen Zumaia. Hirigune historikoan ibilaldi interesgarriak egin daitezke, jauregiei eta, batez ere, San Pedro parrokia monumentalari so (bereziki erreparatu behar zaio tenpluan Joannes Antxietak egindako erretaulari). Baina berehala ikusiko du bisitariak zein zaila den Zumaian barrena ibiltzea paraje ireki eta ikusgarriekin topo egin gabe. Estuario ireki baten inguruan hedatu da Zumaia, mendi eta labar artean.

Hartara, berehala betetzen da begirada berdez eta urdinez. Ibaiak, kirol portu berriak eta, batez ere, kai-mutur luzeari esker gertu-gertu dugun itsasoak betetzen dituzte begiak urdin kolorez. Berdea, berriz, Zumaian forma guztiz bitxiak hartzen dituen naturak ekartzen digu. Algorriko muturrean aurkitu diren materialek duela 65 milioi urte paraje horietan meteorito bat erori zela iradokitzen badute, Zumaia eta Deba arteko itsasertzean 'flysch' deituriko fenomenoa (geruza bertikalak dituzten labarrak) eta Kantauri itsasoko zabalena den marearteko zabalgunea ikertzen dituzte geologoek.

Zumaiako kostaldearen berezitasunak herriko bidexkak korrituz edo gidatutako ibilaldietan parte hartuz ezagutu daitezke. Itzurungo hondartzan bertan nabarmentzen dira fenomeno bitxi horiek. Hondartza horren gainean San Telmori eskainitako ermita aurkituko dugu. Zabalagoa da Santiagoko hondartza, eta ondoan du Zuloaga Museoa, margolariak berak antzina Santiago bideko puntu garrantzitsu izandako eraikin batean egokitua.

  • zumaia
  • a-ruta-del-flysch-zumaia-deba-mutriku-1
  • a-ruta-del-flysch-zumaia-deba-mutriku-2
  • a-ruta-del-flysch-zumaia-deba-mutriku-3

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.