Kostaldea Getaria   Orio   Zarautz   Aia   Zumaia
cas 
eus 
eng 
fra 
Kostaldeakostaldea.eu

Antilla-ko hondartza (Orio)

Hondartza nagusiaren inguruan berritze-lanak egin ziren 1997. urtean, eta harrezkero, beste itxura bat dute bai hondartzak eta bai inguruak ere.

Lasaitasuna da Orioko hondartzaren ezaugarri nabarmenena. Hondartza oso lasaia da Oriokoa. Egun jendetsuenetan ere (abuztuko igandeetan), beti dago lekua hondartzan. Eta aste barruan zer esanik ez, patxada ederrean egon zaitezke bertan.

Berritze-lanen ondorioz, lehen baino hobea da hondartza: 3500 m2-tik gorako azalera du; eta paseorako, berriz, bide luze eta paraje zoragarriak ditu. Hondartza gainaldean, gaztetxoentzako jolastokia eta belardi bikainak daude; eta, jakina, egarri-goseak asetzeko taberna-jatetxeak ere bai inguruan.

ZERBITZUAK

  • Komunak
  • Egokitutako komunak
  • Dutxak
  • Egokitutako dutxak
  • Sorosleen babesa
  • Zaintza-dorrea
  • Osasun-laguntza
  • Megafonia
  • Itsas kirolak
  • Arrantza
  • Zaborontziak
  • Iturriak
  • Oin garbilekuak
  • Aparkalekua
  • Bizikletentzako aparkalekua
  • Taberna
  • Jatetxea
  • Haurrentzat jolastokia
  • Belardia

Antilla-ko hondartza

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.