Ruta Getaria
Kostaldea Getaria   Orio   Zarautz   Aia   Zumaia
cas 
eus 
eng 
fra 
Kostaldeakostaldea.eu

Getaria

Hango eta hemengo sukaldari eta gastronomoak etortzen dira Getariara erreboiloa parrillan dastatzera. Getarian uztartzen dira itsas tradizioa, turismo leku erakargarria eta gastronomia. Gipuzkoako hiribildu zaharrenetarikoa. Erdi Aroan balea arrantzatzera joaten ziren getariar ontziak. Gaur kontserba eta arrain gazituan goi mailako ekoizleak ditu Getariak, “Antxua Eguna” ospatzen da eta lonjara egunero arrain freskoa sartzen da, kalean ikusiko dituzun parrilletan prestatuko dutena. Parrillak ikusi eta sentituko dituzu nonahi, batzuk Juan Sebastian Elkanoren omenez egindako monumentutik gertu; beste batzuk Salbadore Deunaren elizaren azpitik Kale Nagusia eta portura doan aldapa elkartzen dituen Katrapona inguruan. Eta portu aldera zoazela, “arratoia” ikusiko duzu portua babesten. Hori guztia ikusi, bertakoekin berriketan egin, “txipiroiak Pelaio erara” zer den galdetu, euskal txerria (bertako txerri arraza) berreskuratzeko ekimenei buruz galdetu… Eta, jakina, ez joan Getariako Txakolina dastatu gabe, jai eta ospakizun guztiak freskatzen dituen ardo zuri txinpartaduna.

  • Getaria-1
  • Getaria-2

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.