Ruta Orio
Kostaldea Getaria   Orio   Zarautz   Aia   Zumaia
cas 
eus 
eng 
fra 
Kostaldeakostaldea.eu

Orio

Orioko irudirik ederrenetakoa, bisitan datorrenak ahazten ez duena: arrantzuntziak Oria ibaiaren azken zatian lerrokatuta, herriko plazaren ondoan amarratuta, itsas enbatetatik babestuta. Itsasoak atsegin beteko jakiak ematen dizkio eskualdeari: antxoa, txitxarroa, hegaluzea, berdela, lupia, txibia, arrain txikia, legatza, angula eta, jakina, bisigua, Jorge Oteizak eskulturara eraman, Anjel Lertxundik deskribatu edo Benito Lertxundik kantatu zuena. Hiru oriotar handi. Probatu bisigua “Orio estilora”: olio errea, ozpina, baratzuria, piperra… Aurretik, zoaz eta aurkitu Oteizaren aztarnak bere jaioterrian. Edo hurbildu hondartzara. Edo egin itzulia kaskoan, Erdi Aroko etxe multzo maldatsuan. Ikusi XVI. mendeko etxebizitzak, errenazimendu-estilokoak. Horietan bizi izan dira idazleak, marinelak, mojak, kapitainak, merkatariak, ontzigileak...

  • Orio-1
  • Orio-2
  • Orio-3

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.