Ruta Zarautz
Kostaldea Getaria   Orio   Zarautz   Aia   Zumaia
cas 
eus 
eng 
fra 
Kostaldeakostaldea.eu

Zarautz

Behin probatuz gero zeinek ahantzi Zarauzko piperrada, itsas kabrari edo zigala isats salteatuei laguntzeko egina. Piperra, tomatea… poliki-poliki egina. Bertako baserrietako garaiko produktuen erakuslerik onena izan liteke. Garaiko produktuak dituzu Zarauzko azokan, garaiko koloreak. Zarautzen egin zuten Nao Victoria, Elcano munduari bira egitera eraman zuena. Gaur ez da ontziolarik, baina itsasoari begira bizi da Zarautz, turismoa asmatu aurretik ere erregetza asko erakartzen zituen herri ikusgarria. Zirrara sortzen du alde batera begiratu eta itsasoaren gainean zerumuga ikusteak. Patxada malekoitik itsasaldera begira paseatzen ibiltzeak. Edo golfean ari garela burua altxa eta urrunera begiratzeak. Edo Euskadiko hondartzarik luzeenean etzateak. Edo surf taulari heldu eta olatuaren zain egoteak.

  • Zarautz-1
  • Zarautz-2

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.