Ruta Zumaia
Kostaldea Getaria   Orio   Zarautz   Aia   Zumaia
cas 
eus 
eng 
fra 
Kostaldeakostaldea.eu

Zumaia

Zumaiako armarrian mendia eta itsasoa batzen dira, eskualdearen adierazgarri. Itsasoratu aurretik Urola eta Narrondo ibaiek bat egiten duten lekuan, angulak harrapatzen dira. Zumaian pintxoak eta miniaturako goi mailako sukaldaritza nonahi duzu. Baina, Zumaian nabarmentzekorik baldin bada, olagarroa, “olagarro zoparen” protagonista. Estimaziorik handiena duen olagarroa harrapatzen dute Euskadiko Geoparkeko eremuan, flysch entzutetsuan. Formazio geologiko horretako itsaslabarretako geruzetan munduaren historiaren altxorra dago gordeta: azken 60 milioi urteetako aldaketa biologiko, geologiko eta klimatikoen informazioa hain zuzen ere. Handik herrigunera begiratzen baduzu, San Pedro eliza ikusiko duzu herria mendean duela, eliza handi eta dotorea, zortzi menderen lekuko izan dena. Bestelakoa da San Telmo ermita, bertakoen bihotzetan gordea, itsas ertzean, handitasunari begira, apaltasunez.

Horien guztien ekarpena gure kulturan urtzen da. Hortik dator kanpotarrek euskaldunoi buruz duten iritzia, mahai-inguruaren eta ondo jatearen garrantziari buruzkoa. Hurbildu Urola Kostara eta gozatu gurekin, gozatu Kosta Gastronomikarekin!

  • Zumaia-1

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.