Kostaldea Getaria   Orio   Zarautz   Aia   Zumaia
cas 
eus 
eng 
fra 
Kostaldeakostaldea.eu

Itsas-ondarea

Itsas ondarea aipatzen denean sarritan museoetan gordetako antzinako itsasontziak edo itsas tresnak eta portuetako azpiegitura zaharrak datozkigu gogora. Asko eta asko harrituko lirake gaur egun Urola-Kostako eskualdeko paisaia, bertako biztanleak ere osagarri garen paisaia hori bera, itsasoak mendetan zehar izandako eraginaren ondorioz eraikia izan dela entzungo balute.
 
Gure eskualdeko paisaia milaka urtetan bertan bizi izandakoek itsas baliabideak ustiatzeko garatutako ekimenen emaitza da. Historian zehar itsas-ekimen horien emaitzak eta aztarnak, ibai ertzetan lohia bezala, sedimentatu dira gure ingurumenean, eta prozesu horren emaitza gaur egun disfrutatzen dugun Urola-Kostako paisaia paregabeada. Beraz, gure paisaia erabat itsastarra da, itsas-ondarez josia dago; begiak piska bat trebatzea nahikoa da errealitate honetaz jabetzeko eta gozatzeko.
 
Gure paisaiaren izaera itsastarraren lekuko:
  • Gure herri eta bailarak Antzin Aroan edo Erdi Aroan itsas baliabideak ustiatzen zituzten biztanleek sortu zituzten. Herrietako urbanismoaren elementu nagusiak diren hainbat eliza, jauregi eta etxe itsasoak emandako irabaziekin eraiki ziren.
  • Mendetan zehar gure landa eremua itsas jarduera desberdinen beharrak asetzeko moldatua izan zen: basoetako zuhaitzak ontzigintzarako zura eta burdinoletarako ikatza ekoizteko moldatu zituztean, gure baserriak eta labore lur asko itsas espedizio luzeetan behar ziren sagardo eta txakolin kopuru handiak ekoizteko sortu zituzten, gaur egun gure gastronomiaren oinarrietako bat diren produktu asko eta asko itsasoz iritsi ziren gurera: artoa, babarruna, tomatea, piperra, patata eta abar.
  • Industria jarduera nagusienen bilakaera itsas jardueren garapenaren ondorio izan zen: urak mugitutako burdinola handiak beren burdin-ekoizpena itsasoz atzerrira bidaltzeko garatu ziren, ontziola handiak mundu osoko ozeanoetan nagusitu ziren zamaontzi, arrantzontzi eta gudaontzi handien eraikuntzan espezializatu ziren, atzerritik itsasoz ekartzen zen garia eta gainontzeko aleak ehotzeko hainbat eta hainbat errota eta marea-errota eraiki ziren, turismoa itsasoko bainuek bultzarazi zuten eta abar.
  • Mundu osoan famatuak diren hainbat itsasgizonen sorterria da gure eskualdea, besteak beste Juan Sebastian de Elcano, Domingo de Bonechea edo Manuel de Agote aipatu daitezkelarik. Munduko historiaren bilakaeran onerako eta txarrerako funtsezkoak izan ziren hainbat euskal ekarpenetan erabateko parte hartzea izan zuten eskualde honetako biztanleek: balea arrantzaren garapena, itsas aurkikuntza espedizioak, Ternua eta Artikoko arrantza espedizioak, historiako lehendabiziko ozeanoarteko itsasontziak izan ziren nao eta galeoien garapena eta eraikuntza, Indietako urre, zilar eta espezien merkataritza eta abar.
 
Laburbilduz, gure eskualdea bere osotasunean euskal itsas ondarearen zati garrantzitsuenetako bat da, izan ere mendetan zehar euskaldunak zerbait izatekotan herri itsartar bat izan gara; itsasoa ez da ur gazi geruza bat bakarrik, itsasoa ondarea da eta gu, gure eskualdea eta bertako biztanleak itsasoa gara!

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.