Kostaldea Getaria   Orio   Zarautz   Aia   Zumaia
cas 
eus 
fra 
Kostaldeakostaldea.eu

Euskal Kostaldeko Geoparkea: Flysch eta Karst

“Euskal Kostaldeko Geoparkea Kantauri itsasoaren eta euskal mendien artean dago kokatuta. Zumaia, Deba eta Mutrikuko udalerriek osatzen dute Geoparkea. Lehen begi-kolpean, kostaldeko lerrotik barnealderaino berde tonalitate ezberdinetako zelai eta basoak bereiziko ditugu. Baina ingurune honen benetako interesa lurraren erraietan dago. Geologia da paisaia honetako egiazko protagonista, Lurraren historiako pasarte zirraragarrienak gordetzen baititu.

Geoparkeko 13 kilometroko itsaslabarrek haitz-geruzek osatutako formazio ikusgarria gordetzen dute, Flysch izenekoa. Entziklopedia baten antzera, Lurraren historiaren 60 milioi urte baino gehiago irakur daitezke bertan. Geologoak zein bisitariak itsaslabarretan oinez ibil daitezke edota itsasontzian ibilaldi ederra egin, denboran zehar bidaiatzeaz gainera hainbat aurkikuntza egiteko, esaterako, geruza horien artean dinosauroen desagerpenarekin zuzenean lotutako lerro beltz eta mehe bat ikusi ahal izango dugu.

Lurraren historian zehar eginiko bidaiaren ostean, bisitaria barnealdeko bailara berdeetan barrena gal daiteke. Denbora hemen betirako gelditu dela dirudi. Bertan, Europako herri zaharrenetakoaren kultura eta ohiturak ezagutu ahal izango ditugu edota Ekaingo kobazuloan aurkitutako zaldi multzoaz gozatu, espezie horretan horma-arte onena, Gizateriaren Ondare izendatua.

Euskal Kostaldeko Geoparkeak liluratu egingo zaitu. Hemen denbora, lurra, bizitza eta gure espezie propioa dira protagonista. Zatoz eta deskubritu ezazu!

Flysch-a, itsaslabarra

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.