Kostaldea Getaria   Orio   Zarautz   Aia   Zumaia
Kostaldeakostaldea.eu

Bisita Gidatuak

Irteera geologikoa
Zumaia
Gida espezializatu baten laguntzarekin Zumaiaren ondare geologiko harrigarria nahiz bertako haitzetan betirako arrastoa utzi duten gertakari planetarioak ezagutzeko aukera ematen du bisita honek. Algorri ezagutza etxera bisita barne hartzen du eta baita ere txalupaz ibilaldia itsaslabarrak itsasotik ezagutzeko.

Geoparkeko santutegi geologiko nagusia. Dinosauroen desagerpena eta beste gertakari asko. Oinez eta itsasontziz Munduko gune geologiko nagusietako baten sekretuak ezagutuko ditugu irteera honetan, oinez lehendabizi, itsasontziz ondoren. Gidari espezializatu batek geologoen jardueraren berri eman eta harkaitzetan jasota gelditu diren hainbat gertakari ulertzen lagunduko digu, hala nola dinosauroen desagerpena eta aldaketa klimatikoak. Algorri interpretazio zentroan hasiko gara, gero itsaslabarrak oinez ezagutuko ditugu eta, azkenik, itsasontzian abiatuko gara. Uretatik harkaitzen ikusmira ederrena izango dugu. Ohar garrantzitsua: Itsasontzi irteera itsasoaren egoeraren baitan egongo da. Bisitarien segurtasuna lehenetsiko dugu beti Geoparkean.

<

Informazio gehiago eta erreserbak: www.geoparkea.com webgunean bertan edota Zumaia, Deba edo Mutrikuko turismo bulegoan.

2019
 20
 Geoparque de la Costa VascaZumaiako T.B. Kantauri plaza, 13 20750 ZUMAIA
 943143396943861531turismoa@zumaia.euswww.geoparkea.eus
Kontsultatu egunak2019

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.