Pulpo Zumaia
Kostaldea Getaria   Orio   Zarautz   Aia   Zumaia
cas 
eus 
eng 
fra 
Kostaldeakostaldea.eu

Zumaiako olagarroa

Zumaiara behin etorriz gero, berriz etorri nahiko duzu. Bereganatu egingo zaitu. Zumaiako uretan bizi den olagarroak erakarriko zaitu, 2004az geroztik Olagarro Egunaren protagonista denak. Jai hori herritarren ekimenez sortu zen, zumaiarrek olagarroarekin duten harremanaren lekuko, izan ere, Zumaian olagarroa bertakoa da. Olagarroa harrapatzen eta lehortzen ikus ditzakezu marearteko zabalgunean eta beste zumaiar asko begira. Kizki edo kako metaliko luze batekin harrapatzen da olagarroa. Olagarroa molusku iheskorra da, baina jaki gozoa. Ez da harritzekoa, izan ere, nekora, misera eta otarrainak janez elikatzen da. Txirla eta muskuiluen maskorrak irekitzen ere badaki. Gozoa izango ez da ba? Goi mailako gourmeta!

Patatekin jatea da ohikoena, baina Zumaian bada errezeta berezi bat, bertakoen harrotasunerako, olagarro zopa. Ohitura da Santelmo bigarrenean jaiez jantzi eta festa egitea. Herriko elkarteetan olagarro zopa prestatzen dute: olagarroa fermentazioz lehortzen dute, zeremonia bailitzan. Zopa lodia eta zapore handiko da. Osagaiak: olagarro lehortua, barazki ugari (porru, baratzuri eta tipula), zopakoa, koñaka, ardo zuria, piperrautsa (gozoa eta mina) eta tomate frijitua.

Jakingarriak

“Flyscheko olagarroa” esperientzia gastronomikoa

Geoparkeko itsaslabar eta bideetan zehar egingo den ibilbideak, flyscheko olagarroa bere bizileku naturalean nola bizi den ezagutzeko aukera emango dio bisitariari. Esperientzia gastronomikoa amaitzeko Olagarro pintxoa dastatu ahal izango da txakolinarekin lagunduta..

Informazioa eta erreserbak (derrigorrezkoa): www.geoparkea.com webgunean edo Zumaiako Turismo Bulegoan (tel. 943143 396)

Ordutegia: 11:00etatik 13:00etara . Prezioa: 15€ pertsonako (10€ haurrentzat).

  • Zumaia-1
  • Zumaia-2
  • Zumaia-3

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.